log ZINE
ZINEZALE
ulibarri
bi  isod

ikaslea


  index


r
 

m

d

ze

w

@


IKASLEAREN GUNEA
Espacio alumn@s



Euskaltegia
El euskaltegi



Autoikaskuntza Autoaprendizaje

Tasak-Dirulaguntzak
Tasas-Subvenciones

Matríkula egin
Matricularse

Aldizkaria
Revista

Loturak
Enlaces

Kontaktua
Contacto

Etxebarrin zinema-zaletasuna sortu eta asetzeko jaio da ZINEZALE kluba. Hilaren azken ostegunetan film bat eskaini nahi diegu euskaraz etxebarritar guztiei. Maiztasun horrekin euskarazko sortutako pelikulak, euskarara bikoiztutakoak eta euskarara azpititulatuak ikusiz gozatzeko aukera emango dizuegu.

1. zikloa

1zikloa

2015-01-29

uba
'Urte berri on, Amona'

Hizkuntza: Euskara (Jatorrizko bertsioa)

Zuzendaria: Telmo Esnal

Aktoreak: Nagore Aranburu, Josean Bengoetxea, Montserrat Carulla, Kontxu Odriozola, Pedro Otaegi

Herrialdea: Euskal Herria

Urtea: 2011

Iraupena: 103 minutu

Komedia beltza da URTEBERRI ON, AMONA!, Mari, amona berezi samarra zaindu behar duen familiaren gatazkak azaltzen dituena.

Mari amonak Maritxu alabaren arreta osoa bereganatzen du, eta Joxemari, Mariren suhi eta Maritxuren senarrak zaharren egoitza batean sartzea erabaki du. Joxemarik, emaztea ohartu gabe, egin behar du hori, Kintxo suhiaren laguntzaz. Hasiera batean lan erraza dirudiena, amonaren izaera dela eta, ustekabeko ondorioak ekarriko dituen lehia bihurtuko da.

Gatazka umoreaz baliatuta azaltzen du zuzendariak, baina hainbat gairi buruzko hausnarketa ere proposatzen digu; besteak beste, bakardadeari beldurra, balio galera, norberekoikeria eta familiaren desegituratzea.



2015-02-26

ch

'Comme un chef' Chef-a (Sukaldeburua)

Hizkuntza: Frantsesa (Euskarara bikoiztua)

Zuzendaria: Daniel Cohen

Aktoreak: Jean Reno, Michael Youn, Raphaelle Agogue, Julien Boisselier, Salome Stevenin, Serge Lariviere, Issa Doumbia.

Herrialdea: Frantzia.

Urtea: 2012.

Iraupena: 85 minutu.


Jacky Bonnot gaztearen ametsa sukaldari lanetan ospea lortzea da, baina haren egoera ekonomiko kaskarragatik erdipurdiko lanak onartzera behartuta dago. Alexandre Vauclair, berriz, chef ezaguna da, baina bere jatetxea arrisku bizian dago, finantza talde batek bereganatu nahi baitu.



2015-03-26

casa

'Casablanca'
Hizkuntza: ingelesa (
Euskaraz azpititulatua)

Zuzendaria: Michael Curtiz

Aktoreak: J Humphrey Bogart, Ingrid Bergman, Paul Henreid, Claude Rains, Conrad Veidt, Sydney Greenstreet

Herrialdea: AEB

Urtea: 1942

Iraupena: 102 minutu.

Bigarren Mundu Gerran zehar, Casablanca naziengandik ihesean toki guztietatik iristen zirenen hiri bat zen. Iristea erraza zen, baina irtetea ia ezinezkoa, bereziki iheslaria Gestaporen zerrenda beltzean bazegoen. Honakoan alemaniarren helburu nagusia erresistentziako buruzagia den Victor Laszlo da, honen itxaropen bakarra Rick Blaine da, Rick's Cafe-aren nagusia, eta bere emaztearen, Ilsa, maitale ohia. Ilsak bere burua eskaintzen duenean Laszlo herrialdetik ateratzeko baimen baten truke, Rickek bere zoriontasunaren eta iraganean bere bizitza zuzendu zuen idealtasunaren artean erabaki beharko du.






Etxebarriko Euskaltegia
Bekosolo parkea z/g
48450
94 426 28 02
euskaltegia@etxebarri.net

fb  tw